domingo, 9 de julio de 2017

Medikalizada bat eskatzen jarraitu behar dugu, ez gaitezen hemen gelditu!!


Argazkia hemengoa da
Bidasoko larrialdietako langileak duela 20 urte hasi ziren medikudun anbulantzia eskatzen, hau da, teknikari, erizain eta mediku banarekin osatuta dagoen euskarri aurreratua. Daniel Alonso erizaina da, eta Donostiako ibilgailu aurreratuetan aritzen da. Argi du Bidasoak zer behar duen: “Oinarrizko biak mantendu, eta medikalizatu bat jarri. Erizaindunak gauza onak ditu, baina ez da eskualdeak behar duen soluzioa”

... Larrialdietako zerbitzuko langile guztiak sinetsita daude Bidasoak medikua duen anbulantzia dela behar duena: “Osasuna eskubidea da, herritar guztiek eskubide bera dute, eta Gipuzkoan ez da horrela. Eskualde batzuetako herritarrak lehen mailakoak dira, gu, bigarrenekoak. Gure lanbidean denborak bere biziko garrantzia du, baliabideak ezinbestekoak dira”...

Horrela dio Bidasoako HITZA aldizkariko uztailaren 3an argitaratutako artikuloak. Artikulo osoa irakurtzea animatzen zaituztet  hemen: Bidasoko HITZA

Daniel Alonso erizainak, hurrengo dokumentua bidaltzen digu ere irakurtzeko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gracias por participar